ZAPOREAK Gobernuz Kanpoko Erakundeak, LESBOS uhartera bidaltzeko esne bilketa antolatu du azken egunotan.
Ezaguna da bertako errefuxiatuak jasatzen ari diren egoera larria, are gehiago neguan. Horregatik, kanpainaren helburua, 7.200 laguni oinarrizko elikagaiak helaraztea da.
Antzuolan ere kanpaina hau bultzatu da, eta martxoaren 12tik 13ra bitartean, 658 LITRO esne bildu dira.
Gainera, herritar askok diruz lagundu diote kanpainari.
Antzuolarrak berriz ere demostratu dute sentiberak direla eta prest daudela egoera zailetan daudenei beren elkartasuna adierazteko.
Horregatik, oraingoan ere eskerrak eman nahi dizkiegu: MILAESKER BIHOTZ BIHOTZEZ